Ekodrive ibilgailu jasangarriaren azokaren hirugarren edizioa, 2021ekoa, bisitatzeagatiko bi Xiaomi Mi Electric Scooter Essential patinete elektrikoen zozketaren oinarriak

G20816765 zenbakidun IFK duen FICOBA FUNDAZIOAK eta B-20753208 zenbakidun IFK duen CM GIPUZKOA SL sozietateak elkarrekin antolatu dute EKODRIVE 2021 IBILGAILU JASANGARRIAREN AZOKAREN hirugarren edizioko bi Xiaomi Mi Electric Scooter Essential patinete elektrikoen zozketa; Ficoba Gipuzkoako Erakustazokan, Irungo (20302) Iparralde Etorbideko  43. zenbakian, egingo da azoka, 2021eko urriaren 1ean, 2an eta 3an.
Ondorengo OINARRIEN arabera egingo da aipatutako zozketa:

  1. ZOZKETAN PARTE HARTZEA
    2021eko urriaren 1ean, 2an eta 3an egingo den azokan erakusketariek emango duten QR kodearen edo estekaren bitartez inprimakia betetzen duen pertsona orok izango du zozketan parte hartzeko aukera.
  2. PARTE HARTU EZIN DUTENAK
    Ezingo dute zozketa honetan parte hartu FICOBA FUNDAZIOA eta CM GIPUZKOA SL erakunde antolatzaileekin lan-harremana duten pertsonek..Zozketatik kanpo geratuko dira EKODRIVE 2021 Azokan erakusketari gisa parte hartzen duten enpresetako langileak ere. Zozketa parte hartzeko aukerarik ez duen pertsonaren batek irabaziko balu, saria eskuratzeko eskubidea galduko luke pertsona horrek.
  3. SARIAK
    Bi Xiaomi Mi Electric Scooter Essential patinete elektrikoak.
  4. IRABAZLEAK AUKERATZEA
    Azoka amaitu eta gero egingo da zozketa El Diario Vascoren instalazioetan, asteartean, 2021eko urriaren 5ean, hain zuzen ere. Ausaz hautatuko dira irabazleak, eta irabazleak izango dira, baldin eta datu guztiak behar bezala beteta badaude. Eskakizun guztiak betetzen dituen irabazlea atera arte errepikatuko da prozesua.
  5. SARIDUNARI JAKINARAZTEA
    Antolatzaileek berariaz jakinaraziko diote irabazleari sariduna izan dela, telefonoz, urriaren 5etik aurrera. El Diario Vascoren instalazioetan jaso ahal izango du saria, Donostiako Portuetxe kaleko 2. zenbakian, urrian zehar, 09:00etatik 14:00etara.
  6. ERREKLAMAZIOAK
    FICOBA FUNDAZIOAK eta CM GIPUZKOA SL sozietateak ez dute beren gain hartzen eskuratutako produktuaren inguruan egon litezkeen erreklamazioen gaineko erantzukizunik.
  7. KOMUNIKABIDEETAN ARGITARATZEA
    FICOBA FUNDAZIOAK eta CM GIPUZKOA SL sozietateak eskubidea izango dute sariaren irabazlearen datuak, argazkiak eta irudiak egoki irizten dizkioten komunikabideetan argitaratzeko, emititzeko eta hedatzeko, zozketa egin eta berehala zein beranduago, etorkizunean, egoki irizten dioten komunikazioan eta propagandan
  8. ADINGABEAK
    Irabazlea 18 urtez azpikoa bada, beharrezkoa izango da haren gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena, saria jasotzeko.
  9. AURREZ JASO EZ DIREN ALDERDIAK
    FICOBA FUNDAZIOAK eta CM GIPUZKOA SL sozietateak eskumena izango dute zozketa hau garatzeko beharrezko diren eta egoki irizten dizkioten erabakiak hartzeko eta aldaketak egiteko, bai eta hemen jaso ez diren alderdien gaineko erabakiak hartzeko ere. Parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauetan xedatutakoa onartzea.
  10. DATUEN TRATAMENDUA
    Sociedad Vascongada de Publicaciones SA sozietatea eta Ficoba Fundazioa dira inprimaki honetan emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduradunak, eta ondoren adierazten diren helburuetarako erabiliko dituzte:
    1. zozketako zure parte-hartzea kudeatzea, zurekin lotzen gaituen kontratu-harremanaren legezko oinarriaren gainean
    2. komunikazio komertzialak bidaltzea, baldin eta hori onartu baduzu. Ez dugu zure daturik lagako, legezko obligaziorik izan ezean. Zure datuak, beren eginkizunak betetzeko datuok eskuratu beharra duten zerbitzu-emaileekin partekatu ahal izango ditugu.

BABESLEAK

Diputación Foral de GipuzkoaEnte Vasco de Energía

ANTOLATZAILEAK

FicobaEl Diario Vasco

Laguntzaileak

AutocasiónAuto Scout 24